Europa'ko gerra, 1914-1918

1Zori gaiztoan fundatutakoAlemaniya'ko gerra,aixa nai zuten eskuperatugure erreino ederra;oraindik ere bada Frantziya'ndiruba eta indarra,len zan bezela ipiñitzekoizango degu biarra.

2Beljika'tikan galdetu zutenlendabiziko pasua,jakiñik nola zeguen Paris'aandik bide erosua;aitatik ere artubak dirauste etzan erasua,porrakatu ta puskatu zutennaziyo txiki gaxua.

3Ogei ta amar milla milloikoasi zitzaigun eskaka,otso gaizto bat zirudillelaartaldiari oskaka;jeneral Foch'ek bialduba daHolanda aldera eskapa,orain lau urte ainbat erronkagarai onetan ez dauka.

4Amorratubak ziruditelaetorri ziran Frantzia,orain esatenerrezago daorduko gure trantzia;jenerak Foch'ek eman diyoteuste etzuten partxia,mereziko du diamantezkoestatua bat jartzia.

5Beren joera Paris alderaegin ziguten aurrena;ango etsiyak artu zituzten,Verdun'a berriz urrena;sei illabete sutan pasa taetzian sartu barrena,ezta andikan gustora juanaKaiser'en seme zarrena.

6Ernegatuta jarri giñuztenzerbait egin biarrian,zergatik gerra eman zigutenarrazoi-bide txarrian;jeneral Foch'ek artu zitubendanak guziyak aurrian,gaur iru urte ainbat alemanez da Frantzi'ko lurrian.

7Lenbizi oiek pentsatzen zutenilko giñala guziyak,bañan oraindik gure kuadrillanbagera gizon biziyak;indar aundiko armak dauzkagusoñian ondo jantziyak,Alemani'ko buru arruak bajatu ditu Frantziya'k.

8Aleman batek neri esana,biyok geudela kafian:«Kaiser agintzen ikusiko dalaister Paris'ko kortian».Zepelinakin aidetik etasumarinuak ur-pian,disgusto asko eman digutejun daneko lau urtian.

9Zepelin zarrak bonbaz betiakgoiko oroian tartian,millaka minak itxasoan dasumarinoak ur-pian;oiek sumatzen ibilli diraberrogei ta lau urtian,Kaiser Paris'en ez da sartukoWilson bizi dan artian.

10Orrek etzuben errespetatzenlegorrik eta urikan;sententzi txarra emango zaio,ortan ez dago dudikan;orrek nai zuben amenazatuFrantzi'ko errepublika,berriz Paris'en ez du egingolen bezelako burlikan.

11Gerra gaizto au eman zutelaau da bostgarren urtia,oiek besteren interesakinartu nai zuten partia;inglesa eta amerikanogu bezin jende fuertia,alemanaidi eman diyoteizugarrizko golpia.

12Laguntzalliak nundik ditubenezagutu du Frantziya'k;geren setari eutsi diyogu,ez giñan dudan asiyak;biba gerra ontan gure faboreibilli diran guziyak,nere partetik ematen dizteteskerrak eta graziyak.

1Bertso berriak jartzera nuatokatzen dian moruan:pentsamentuan aspalditxuanpasia naukan buruan,nola gerra bat izugarriyaEuropa'n izan genduan;orain artian orlakorikanez da ikusi munduan.

2Au da Kaiser'ek lendabizikoeman zuan erasua:Beljika'tikan zala arentzatguztiz bide erosua;pasa bezela itzegingo detaien orduko kasua:armarik gabe juan nai bazutenagindu ziyon pasua.

3«Austria'tarrak anparatzeraegin biagu bisita,an ez genduke ongi emangoarmak etxian utzita;birian libre biarko degu,egon zaitezte etsita,bestela fuerzan pasako gerazuen fuertiak autsita».

4Beren armakin etorri ziranainbesteko jende-pilla,asi ta iru egun baño lennunai bazan gizon illa;txasko polita pasa zitzaionizanagatik abilla:alanbre batek galdu zituangutxienaz ogei milla.

5Galduak galdu pasa ziran daurbildu ziran Paris'a,kañoiak onak zeuzkatela taartuko zutela aisa;baño bueltatzen etzan errezaango zarrallaren giltzaarrunka pranko bazuten bañoorain bajuan dabiltza.

6An ezer ezin egiñ zuan daBerdun'en berriz urrena:«Gero Paris'a juango gera,au artu zagun aurrena!»Jeneral Petaiñ sartu zanianango fuertian barrena,etzuen asko errespetatuKaiserren seme zarrena.

7Jeneral Petaiñ nola baizuanpresidentiak laguna,idea aundiko gerra-gizonaeta izketan leguna,Rusia'tikan abisatutaekarri zuten Berdun'a;alemanentzat etzan ederraura sartu zan eguna.

8Zepelin asko bonbak botiez,nonai kañoia-paria,aiek guziyak sostenditzekobazan abillidadia;jeneral Petaiñ genduen buru,arrek zeukan poderia,oraiñ argatik deitzen diyoguBerdun'en salbadoria.

9Orduko salsak izandu ziranKaiserrentzako gaziyak:milloi erdi bat gizon baditugure lurrian utziyak;Berdun'en etzan kanpotar asko,prantzesak giñan guziyak;onenbestian kontentu geraJaungoikuari graziyak.

10Aleman oiek larri zebiltzanjo goia eta jo bia,Jan ortan asi izan ez balitzguziyentzako obia;geren etxian agindu naia,jakiña dago guria;aziyuetan ezagutzen danon dan abillidadia.

11Millaka minak itxasuan daainbeste urpeko untzi,markaz fuerako kañoi aundiyak,beren zepelin da guzi;Kaiser jaun orrek jarri nai zuenmundu guziko nagusi,geienak bertan utzita jun zanOlanda aldera igesi.

12Berdun'en ezik Melilla'n ereegin du orrek beria:ango moruak bialdu dituauntzak bezela mendia;iñoiz umillak asarretzianarruak bajatzen dia,eskarrik asko, jeneral Petaiñeta Praintzi'ko jendia.

Comentarios

Cargando comentarios…