Neska zar bat tentatzen

1Dozena bat bertsonai nituzke jarrijaietan kantatzekoentretenigarri;nere publikatziaizango da sarri,alabantzak emanazzenbait neskazarri.

2Neskazar bat tentatzenasi naiz lenguan,izan ere alakopolita zeguan;umill eta seriyoitz egin genduan,baño gusto guziyakez dira munduan.

3Izketan asi giñanbiyak gozo-gozo,ezkontzeko mandatuegin diyot atzo;leiotikan ujukaama ta bi atso:«Ez dek arrapatukouste bezin mantso!».

4Ama preparatu zaitasarrez betia,lenbiziko ujuba:«Zenbat dek dotia?Ainbeste kostatakoalaba maitia,lastima izango dekiri ematia!».

5«Zere familiyarierrespetoz eldu,inozente daudenakez ditezen galdu;diru-truka alabanai zenduke saldu,lenago erostunikez al zaio azaldu?»

6Nere jakinduriyaari da atzentzenerrez dala uste duzenbaitek ezkontzen;promesa on bat egindaezpazera ontzen,lanak izango dirazurekin konpontzen!.

7«Ez dezu sinistu naiegiya esanda're:zintzua nai gendukepobria izanda're;gure baztarrak bañoobiak nun dare,alabari sasoiapixka bat juanda're?».

8«Bere alabarentzatorrenbeste fama!Nik ez det sinistatzen,aiziak darama;zuen baztarrian nikegitia lanaizan liteke, bañaez det uste, ama!».

9«Ez al dala uste dekorren errespuestik?Atarramentu onikmutill zarrak eztik!Nere alabak ez daukaezkontzeko kezkik,ez bezelakuaknai-ez-ta zekazkik!».

10«Itz bat esan biar detnere borondatez,ez banau iñork lotzengrilluz edo katez:ezkontzeko ideakbanituan ustez,ardua maitatzen detandriaren partez».

11«Mutil maliziosodeabruz betia,ez dizut zabaldukogeiago atia;beñe etzaitut izandubiotzez maitia,nigandik libre zera,or konpon zaitia!».

12Orra amabi bertsooraingo berriyakbere andregaiariTxirritak jarriyak;eman dizkit desgustoikaragarriyak,negar egin lezakenigatik arriyak!

Comentarios

Cargando comentarios…