Txepetxa
1Askotan esan izandu dutegizon ikastun argiyak,nola pixtiyak izan litezkengure erakuslariyak; .erlia da bat aipatzen dana,oi zer lan arriyarriyakjartzen dituzten gure aurrianonek eta txingurriyak!txepetxak berriz erakusten duainbeste nola aik biyak.
2Euskal-lurreko txoriyetan dantxikitxuena da bera;gaztañ kolore bakarrekua,nai bada ez da ederra:begi argiyak, buru xanpala,moko thenthia aurrera;gorputza motxa, anka laburrak,xaltokako ibillera;xalapartako egalariyaeta kantari ergela.
3Txotx batek aisa jasoko lukenola karga gutxi duan,bañan gustatzen zayo jartziaadar sendoxiaguan;amildu arren ez leike galdudakiyelako eguan;bañan arkitzen baldin bada ereburnizko aldamiyuan,iru-lau aldiz xanpatutzen duseguru ote daguan.
4Udaberriyan lendabizikokabiya txepetxarenaazaldutzen da ta ezagunagoroldiyozkua dena,arbol gerriyan, untza tartiandu lekurik maitiena,ta gizon askok ikusitzianiritxpirian daguena,osan oi dute: — zer konfiantza,txori txar onek dubena!
5Ta edozeñek esan lezakeberari begiratzian,arretarikan ez dadukalaegiñ leyoken gaitzian;ez-iduriyan ark kabiyaribeste zulua atzianegiten diyo, andik joatekoaurrerakua tapatzian;erakutsiyaz pentsa zagulanola atera sartzian
Comments
Loading comments…