Dama gazte bat adoratzeko
1Dama gazte bat adoratzekoartutzen dut enpeñua,gusto duenak ikasi betza,bertsuak jartzera nua;ustez seguro iduki etaeman det desengañua,toki onean enpleatu dutlenbiziko kariñua!
2Oren batean uste ez nuelabegietara sortu zen,fortuna on bat datorrelakotznere bihotza poztu zen;aren orduko arrazoinekinsekulan etzait anztutzen:«Txit gustatua nago ni zutaz,etzera konformatutzen?»
3Gañera berriz bertze gauza bat:eskojitzeko oihala,esposatzeko trajia ereberak egingo zidala;ofizioa zigarrerianleihorrean zeraukala,ni langillia izanez gerozaise biziko giñala.
4Errespuesta eman nioenberak merezi bezala:zer gisetako galaia nitzenlen ere bazakiela;lana egiten kostunbratuattiki ta gazte nitzela,ez mundu huntan zenbeit bezalatunantea ta alferra.
5Kasu ttiki bat dela medioizandu degu mudantza,tranpa aundiko sarearekinegin nai zuen arrantza;kaballero aundi orienganikdirua zuen esperantza,ni ondotikan postizutakotontua izan banintza.
6Azkenerako errematianobiuaren despedira,mundu guzian zabaldu ditenorai inprimatu dira;Bilbao'tikan etorria zenDonostia'ko hirira,jendiak farra egingo lukejarriz geroztik begira,bortz zentimotan nai tuenak hartukomedia politak dira.
Comments
Loading comments…